Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
husgune iz hutsunea.
Ikus ezazu nehondik ere ez duzula aurkitzen ahal garunaren erdian hain errazki eta hainbeste gisatara, hara-honaka, mugi litekeen guruintxo bat eta, bestalde, garuneko husgunetaraino ez direla zain guztiak heltzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 533. orr.
Eta, behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.