Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hurrupaka adlag hurrupa eginez.
Hurrupaka ari zen baso bete ardo edaten eta, horditasunaren eraginez, burua dilindan zebilkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.
Lorategiko aulki batean eserita, marrubizko kina bat hurrupaka edanez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.
Kafe kikaratik hurrupaka edan zuen, likido garratz bizigarriak urdailerainoko bide osoa nola egiten zuen sentituz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.
Ohiko bezeroak behean, piano-barrean, beren martini idorrei hurrupaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.