Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurritzaren hostopean ezkutatuta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.
Otsaihenak intsusen, otsalizarren eta hurritzen behealdea itotzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Hurritz purpura batek jakinarazi zion gortea ez zegoela ohi bezain umore onez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.
Hurritz erdi-basati hori ezagutzen dugu gehienik, lur ondoan ipurditik zarba txuxen ugariak ateratzen zaizkiona. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.
Dueloak ez dira sekula ontzian egingo, baizik eta basoan, hurritzen artean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.
Hurritzak emakumearen ugalkortasuna indartzen zuelako sineste zaharraz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.
Mihura kendu ezean, ihartu eginen da hurritza; halaxe berean hil, karenak egin ezean, ama erditu berria, haur jaio berriaren bizi iturria. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.
Erdi Aroan oraindik, hurritzezko makiltxo batekin saiatzen baitziren lurpeko urbegiak eta urremeatzak bilatzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.
Horra zergatik maite dizun artzaiak hurritz makila, itzaiak hurritzezko akuilua... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Horra zergatik, baserriko lanabes guzientzako, hurritzezko kiderrak, kirtenak, euskarriak, eskulekuak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Hurritz-makilatxoa zerabilten beti Normandian behiekin: hiru ukittu hurritzarekin, eta esnebehi emankor egiten omen zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.
On Camillok lepoko zainak hurritz adarrak ziruditela zeuzkan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.
Hurritz azalaren koloreko aurpegi hori ederra da benetan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 153. orr.
Ingalaterra zaharrean, hurritz-kakotxa zerabilten eskuetan azti eta ur-bilatzaileek, lurpeko ur-lasterrak eta beste altxorrak aurkitzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.
Hurritz-zarbaz landutako hesia egiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Hurritz lerro baten ondora iritsita hiru alanbre paralelo topatu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Tabikeak egiteko ere erabili ziren horrelako hurritz-hesiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Behin parkera iritsitakoan, hurritz arbola batzuen azpiko eserlekuan jartzen nintzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.
Pauso bizkorrez abiatu zen azaroko ilunabarrean, bere hurritz-makila sendoaz jarraitasun beti beraz lurra joz. txapela buruan, eta eskuan / hurritz makila urduria. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.
Auskalo zenbat akuilu egin izan diren hurritz makila sendokotez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.
· Hurritz-makilatxoa puskatuz gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.