Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hurrendu, hurren, hurrentzen da ad (aditz elkartuen bigarren osagai gisa) hurrandu.
Juan Krutz Zapirainek Jenobeba Brabantekoaren bizitza gai harturik jarri zituen bertsoetan, hala dio semeak, basamortuko bizimodu urrikalgarri hartan ama hil-hurrentzera datorrela sumatzen duelarik: Ai, Jaungoikua! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.
Berriro mahaira eserita, esaten dio neskak egia osoa, beti bere bizitza gezurraren amarruaz estaltzeaz akituta; zertarako engainatu erbesteko mutil bat, eta zertarako engainatu bere burua, urteen ispiluan eta herri guztiaren aurrean neskazahar-hurrentzen ari dena? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.