Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hurra 1 interj alaitasuna edo gogoberotasuna adierazten duen hitza.
Zer zioen samatik eskegita zeramaten kartoizko idazkunak, nahiago nuen ez jakin (hala eta guztiz iritsi zait, esparruan luzaz izan baitute aipagai: "Hurra! Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.
Ich bin wieder da!", hau da, "Hurra! Hemen naiz berriz ere"). Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.
Hil hil hurra! Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 171. orr.
2 (izen gisa)
Baina jakin zutenean Maimiek laguntza eman ziola Beltzarantxori eta, ondorioz, haren gloria eta osperako, maitagarria dantzaldira heltzeko gai izan zela, hiru hurra egin zituzten gizaki txikiaren alde. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.