Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken goiz-albaren hurbiltasunaren susmoak beldurtu egiten zuen gaixoa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.
Deabruaren hurbiltasunaren beldur zenez [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.
Heriotzaren hurbiltasunak oinak arindu dizkio eta bihotza adoretu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.
Irrika berezi batez begiratu dio berak nire begien hurbiltasunari, kontatu-nahi baten distira begininietan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.
Hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.
Hurbiltasuna egiten zait deigarria: jakitea, ni jolasean ibiltzen nintzen bazter haietan, handik metro gutxira neuzkala bahitua eta bahitzaileak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.
Koloreen itxuran hurbiltasunak eta argiztapenak zituzten ondorioez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 207. orr.
Trenbidea, urruntasuna eta hurbiltasuna. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.
Hurbiltasun geografikoaren abantaila. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.
"Hurbiltasun teknikoak" gertuagoko bihurtu du Agirre. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 32. orr.
Haren hurbiltasun kitzikagarriaz gozatuz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.
Distantziaren zentzua aldatzen du, eta hurbiltasun psikiko batera, "intimitate" [...] erabateko batera ekartzen du ikuslea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.
Gegenbauerrek lau billete jarri zizkion aurrean, hurbiltasun tentagarrian. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 129. orr.
Bidazti gaztea aske utzi zuen bere hurbiltasun gogaikarritik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
Zure hurbiltasun zurbilak nau bizi. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.
Testuan denak adierazten du barnetasuna, kontatzen ari denarekiko hurbiltasun ezin handiagoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 34. orr.
Izan ere, legearen arabera hondakinak hurbiltasun irizpideen arabera tratatu behar dira. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Ahoskorden tinkadura eta hurbiltasun baldintzak egoki badira horretarako. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Hurbiltasun printzipioan oinarrituz. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Hurbiltasun ahalegin horretan. Berria - Kultura 2004-11-30
Lehengo solas arrotzaren parean, oraingoak hurbiltasun kutsua du. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 21. orr.
Ahoskorden tinkadura eta hurbiltasun baldintzak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat, igartzen zitzaiona. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.
Harengandik oso hurbil, eta beste batzuk, aldiz, erabat urrun; baina horretan ez dago leku-hurbiltasunik, ez eta (materialki) Harekiko hurbildu edo urrundu ahal izaterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 152. orr.
arteko hurbiltasuna (6); eta hurbiltasun (6); eta hurbiltasuna (10); eta hurbiltasunak (3); heriotzaren hurbiltasuna (5); heriotzaren hurbiltasunak (3); hurbiltasun bat (3); hurbiltasun eta (6); hurbiltasun hori (5); hurbiltasun horrek (5); hurbiltasuna behar (4); hurbiltasuna da (5); hurbiltasuna ere (3); hurbiltasuna eta (5); hurbiltasuna sentitzen (3); hurbiltasunean eta (3); zure hurbiltasun (3)