Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hurbilkari izond/iz ahotsez mintzatuz, igurzkari laxoa.
Lehenengoa herskari da eta bigarrena, hots jarraitua da (igurzkarien sailean sartu ohi da, nahiz eta areago den hurbilkari euskaraz). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.
Organo artikulatzaileen arteko distantzia handiegia denean igurzkaria sortzeko, baina, bestalde, ahoskunea hautemateko nahikoa, hurbilkaritzat jotzen da hotsa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.
Praktikan, bokalak ez dira sartzen hurbilkarien sailean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.