Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbilarazi zituen orduan Samuelek israeldar leinu guztiak. Elizen arteko biblia 1 Sm 10,20
Nor den beregana hurbilaraziko duen gizon sakratua. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 207. orr.
Zeren, nola mundu fisikoan badiren aparatuak urruna hurbilarazteko, kasik gure baitaraino, arimak ere baitu bere teleskopioa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.
Entseiatu nintzen zugana hurbilaraz nintzakeen baliakizun bakarra baliatzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 233. orr.
Zuk nauzu bertute horietara berriz hurbilarazi, zuk didazu haien xarma guztia hartzara sentiarazi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 262. orr.
Bielorrusia «Errusiaren eragin esparrutik aterarazi, eta Mendebaldera» hurbilarazteko. Berria - Mundua 2006-03-25