Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hur1 1 iz hurritzaren fruitua, aski biribila, oskol leuna eta gogorra, eta mami jateko ona eta oso gozoa dituena.

Euskaldundu ere egin ziren fruitu lehorren artean, arrotzenetakoa iruditu izandu zaidala beti almendra, beste intxaur, hur, gaztain, piko eta gisakoen aldean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 92. orr.

Hurrak, heldu ahala, putzura jaulkitzen dira, bertako izokinak arrapalada batean jaten dituztela; eta zenbat hur jango, hainbat orban gorrixka tindatzen zaizkio izokin bakoitzari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Ama, ikusi zenbat hur bildu duan gaur!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Buruilean, hurrak jausi orduko, garba ttiki batzuk hasten zaizkio xintxilik luzatzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

Neguan hasi eta uda azkeneraino dirauen hurraren prozesuak emakumearen haurdunaldia gogoratzen omen du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Hurra amaren erraien ahurrean mamitzen doan haurra da: ez da kasualitatea hurrak bihotz ttiki baten tankera badu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua, baina aldi berean, oskol ttiki gogor baten barruan gordea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

Gerezien festarekin bukatzen genituen eskola kontuak udaberrian, eta berriz atzera, hurren festarekin hasten udatzenean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hutsaren hurrengo iruditzen zaizkit, hur ale horren xuhurtasun eta biribiltasun xaloaren ondoan. Neska mutilek elkarri hur azalak jaurtitzeko ohitura ere zabaldua omen zen Pirinioz alde bietan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Uxatu zuen hur-azal koloreko gizon baten oihuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 66. orr.

Sekulako hur mordoskak, urak arrastan ekarritako txotx muttur ihar eta xakar hondar batzuekin trabatu eta nahastuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.

Hantxe egoten zen hur altxorra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

3 hur-hausteko iz hurraren oskola hausteko gailua.

Kafeontzi bat, lupa bat, telefono bat, tapizak, hur-hausteko bat, pipa bilduma bat [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hur azal (3); hur azal koloreko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus