Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Albo banatan dauden zuhaitzen enborretan huntza eta berde biziko landareak kiribiltzen dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 46. orr.
Hormetan gora hazitako huntzak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.
Hesi-hormaren baten gainetik [...] huntz beltzezko girlandaren bat erortzen zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 200. orr.
Etxea hutsik eta abandonatua aurkitu zuen, sasiak eta huntzak guztiz janda. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 152. orr.
Ate irekitik airea sartzen zunan, huntzaren zuntoiak hautsiz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.
Huntzaren ale beltx biribilak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Huntzaren hila, irailaren 30etik urriaren 27ra bitartean doa, huntza loretan puri-purian dagoen sasoian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.
Dibana, mahai obalatua eta huntzez estaliriko bionbotxoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.
Etxe dotore, antigualeko, huntzez estalitako batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 67. orr.
Guztiek burua makurtu zuten, eta ontzitxoek huntzezko errezel bat zeharkatu zuten, zulo zabal bat ezkutatzen zuena labarraren aurpegian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 103. orr.
Borreroak exekuzio-horman huntz gorria aldatu zuen, batik bat bala zuloak disimulatzearren. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.
Ardo onak ez du huntz-sortarik behar! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Colege Oxfordekoan huntz-garagardoa egiten omen dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Kanpoan euriaren nigar herresta hitsak murruetarik behera, lehen xuri izanak, orain huntz-ostoak janak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.
Paparrean huntz adaxka bat jartzeko ohitura hartu zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.
Huntz-aihen hilak parda eta kisketen jiran. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.