Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hunkipen 1 iz hunkitzea.

Bat-bateko hunkipenak egunkaria itxiarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Trenean doazenen malkoek / hunkitu egiten gaituzte, / hunkipenak ahuldu egiten gaituela jakinik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 103. orr.

Drogazalea anaia duela esaterakoan ahotsak dardara egin badio ere, hunkipenaren eremutik zakarkeriarenera ekartzen du berriro jarduna: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.

-Nola... egin dute... hori? -esan zuen, hunkipenez etendako hitzekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Niri, berriz, hunkipenezko hotzikarak eragin zizkidan oso urte gutxi lehenago etsaien himno gorrotagarritzat neukanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 335. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskema kanonikoari men egin gabe, autore ustez bigarren mailako batengan halako ukipen-puntu, hunkipen-puntu ezkutuak bilatzen dituzu, eta hortik beste liburu batera iristen zara, eta han ere beste hunkipen puntu batzuk...     «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus