Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hunkidura 1 iz hunkitua gertatu denaren egoera.

Hunkidurak inarrosi zizkidan barrenak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 116. orr.

Hainbesteko zirrara eta hunkidura eragin digu horrek guztiak non ez baikinen gauza ezta hitz egiteko ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 208. orr.

Eztarri-ahoan halako hunkidura bat, bihotzaren zokoren batetik haraino etorria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

Nondik jin zaio haren mintzoari nahigabe itzuri zaion hunkidura?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 397. orr.

Malko iheskorren bat ezkutatu ezina, barruko hunkidura algaraka disimulatu nahia, muxu bat, beste bat, beste bat, azkeneko muxua...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Parrokoak erreguetan "Itsasoan dabiltzan gure semeen alde" esaten zuenean, hunkidura berezia nabaritzen omen zen eliztarren eztuletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.

Gizonak neskaren ezpainen hunkidura magikoa nabaritu zuen, eta, hain egin zitzaion bizia, ezen iruditu baitzitzaion zuku guztia xurgatu nahi ziola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Batzuetan hunkiduraz urtzen zitzaion bihotza eta besteetan irri egiteko irrikaz zegoen, zozoki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.

Baina benetako hunkiduraz irakurri zituen Napumoceno jaunak seme-alabez, oro har, eta Maria da Graçaz bereziki idatzitako orriak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 140. orr.

Hunkidurazko malkoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 141. orr.

Hura ikusi orduko, besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Hunkidura handiko uneak izan ziren, eta agerian geratu zen gertukoek Manex Goihenetxeri zioten atxikimendua.  Berria - Kultura   2004-05-08

2 (hitz elkartuetan)

Hire poema batzuk ere izan ditiat batzuetan buruan [...] baina Lizardi hunkidura-iturri oparoagoa izan diat beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 113. orr.

· Misterio horretara hurbiltzeko, urrundua zaudenean, alegia, nik uste dut lehendabizi bizi hunkidura eta emozioa daudela (nire kasuan katarsia bat izan zen), eta gero hasten direla prozedura intelektualak.  Herria   2005-02-17

Taldearen bürü zen mutikoa, 55 urteren bürüan berriz ikusi düt, bihotz hunkidüra handi batekin.  Berria - Kultura   2006-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus