Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
humanizatu, humaniza(tu), humanizatzen 1 da/du ad giza izaera edo itxura hartu edo eman.
Kafearen usain goxoak etxea noiz humanizatuko zain egon gabe joan zen zuzen komunera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.
Jendeak domestikatu egin zituen animaliak literaturan, humanizatu, giza ezaugarriak eman. Berria - Kultura 2006-05-02
Baina zeinen gutxi eta gaizki poetizatu den gure toponimia, gure lur euskaraz humanizatua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
2 gizatiarrago bihurtu.
Gatazkak humanizatzea beharrezkoa dela. Berria - Euskal Herria 2004-07-10