Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hudo iz ugaztun haragijalea, gorputz luzaran eta liraina duena, mutur-zorrotza eta isats-luzea, untxiak harrapatzeko erabiltzen dena (Mustela furo).
Beste ugaztun espezie bat kutsatuta, hudoa. Berria - Gaiak 2006-03-10
Tellagorrik zaildu egiten zuen Martin, ibilarazi egiten zion, lasterka eragin, zuhaitzetara igoarazi, hudo bat bailitzan sarrarazten zuen zuloetan, bere modura hezi egiten zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Hudo mutur-zorrotza sartzen den oilategian gertatzen den bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 183. orr.
Hudoen begiekin aparteko gizon hura aztertuz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 159. orr.
Buckbeakek tu egin eta hudo-hezur batzuk bota zituen ahotik Hagriden burkora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 224. orr.