Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sutegiko txingarrak itzaltzen joan ziren pixkanaka eta burdina hoztu zen, horma bezala gelditzeraino. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.
Kafea hozten daukat kafeteran. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.
"Zopa hozten ari zaidak, Martin", esan nion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.
Izerdia hoztu zitzaion Freddy Greeni. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 144. orr.
Bigunduta eta gurituta dagoenean ur hotzetan hozten bada. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.
Ikerketa behar bezala egiteko, bigarren labe hori hoztu arte zain egotea ezinbestekoa dela. Berria - Ekonomia 2004-07-09
Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Klima hoztu egin baitzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Sorgor begiratzen diot haren irudi arruntari; hoztu zait begirada, galdu du behinolako arrotz-zaletasun guztia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.
Sarraskiaz geroztik hoztua zitzaidan jendarte horretan egoteko gogoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.
Kearney andrea, berriz, ez zen hoztu bere erlijio-sinesmenean, eta emazte ona zen Kearney jaunarentzat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.
Gaztaroa amaitzean, haurtzaroko magia desagertu ahala, gure harremana hozten hasi zuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.
Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko. Elizen arteko biblia Koh 12,5
Azalpenek ez dute nire libidoa hoztu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
Uste izatekoa denez, gertakari horiek guztiok hoztu eta gaiztotu egin zuten giroa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 86. orr.
Ez da komeni berotuta zegoen ekonomia, zertxobait hoztu beharrean, gehiegi hoztea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.
-Hoztu egingo haiz, hain osasuntsua haizen arren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 110. orr.
Handik hona, ederki hoztu naiz. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.
Ez nuen arropa ganorazkorik eta berehala hozten nintzen, oinak batez ere. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.
-Uste dut... uste dut hoztu-edo egin naizela -atera zitzaion, justifikazio gisa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.
Neure jaka utzi nion, hoztu ez zedin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.
Aurkariak eraso ezean, atezaina hoztu egiten da. Berria - Kirola 2004-09-18
-Hoztu egin du! -esan zuen, eta estalkia ezarri zion gainean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.
Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Hozten ari du kanpoaldean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Subway Series-ak etorri ziren eta joan ere bai; eguraldia hoztu egin zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.
Gauez hoztu egiten zuen eta sugeak Neelimen gorputzaren ondora biltzen ziren, bero bila. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 164. orr.
Gaua hoztu egin du bat-batean, hiriko zentral elektrikoa argirik gabe utzi duen ekaitza jauregiaren inguruetatik pasatu da. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 223. orr.
Iruñean, 1978an, San Fermin biharamunean, 6 graduraino hoztu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.
· Eguraldia hoztu zen supituan eta harria hasi zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 127. orr.
Aditurik apezaren hitzak, odol-hozturik geratu nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.
"Aberria ala hil!" esaten da, baina hil eta gero ere hezur-hozten ez den maitasuna da abertzaleak aberriari diona. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.
Nik ezagutzen nuen osaba Joanikot, eta segur nengoen ezen napolitarraren hitzek gogo-hozturik baizik ez zezaketela utz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.
Eta hau da honako honetan higuinik gehiena ematen didana, zera, Tobosoko Dulzineagana maita-hoztua jartzen duela Don Kijote. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.
Bere onetik irtenda, aspalditik aterea zeukan te hoztua edan zuen. Ez zen ezer entzuten, txori hoztu eta goseti baten hegaldia agian. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.
Orain, baina, elurraren etorrerak ekarri die, atzera berriz, behatz busti hoztuen sentsazio mikatza. «Bizia lo», 2003 - 129. orr.
Hoztuxea gure arteko giroa eta, gainera, goseak amorratzen biak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
airea hozten (3); eta hozteko (5); eta hozten (6); ez hozteko (7); hozteko eta (3); hozten ari (21); hozten ari du (3); hozten ari zen (4); hozten da (3); hozten denean (4); hozten dira (3); hozten eta (4); hozten hasi (10); hozten hasia (5); hozten utzi (8); kanpoan hozten (3); zopa hozten (3); zopa hozten ari (3)
asko hoztu (3); bat hoztu (3); eguraldia hoztu (3); erabat hoztu (3); eta hoztu (10); eta hoztu egin (5); giroa hoztu (5); harremana hoztu (3); harremanak hoztu (3); hori hoztu (3); horiek hoztu (3); horrek hoztu (3); hoztu ahala (3); hoztu arte (4); hoztu baino (6); hoztu baino lehen (6); hoztu da (4); hoztu du (4); hoztu egin (41); hoztu egin dela (3); hoztu egin du (3); hoztu egin zen (7); hoztu egin ziren (3); hoztu egin zuen (5); hoztu egingo (15); hoztu egingo zara (3); hoztu egiten (10); hoztu egiten da (4); hoztu eta (11); hoztu ez (5); hoztu gabe (6); hoztu nahi (3); hoztu zaio (3); hoztu zen (10); hoztu zitzaizkion (3); hoztu zuen (8); hoztuko zaizu (3); hoztuta zegoen (3); nabarmen hoztu (3); oinak hoztu (3); seko hoztuta (3); tenperaturak hoztu (3); zeharo hoztu (3)