Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Florenten aurpegian itsas haize bolada hozkirri batek jo zuen, eta zapore ezaguna utzi zion ezpainetan, gazia eta mingotsa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.
Gero, urrutiratu zenean, aurpegian haize hozkirriak ferekatuko banindu bezalako sentipena izan nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.
Hego Manhattanetik zetorren haize laster hozkirriak lanera zihoazen oinezkoen aurpegi deliberatuak goxatu eta poztu egiten zituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.
Lanbro hozkirria egiten zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 351. orr.
Urriaren hasieran, euria erruz ari zuen egun hozkirri batean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.
Hezetasun hozkirri honetan, inoiz baino kilikagarriago zaude. Txillardegi «Putzu», 1999 - 321. orr.
Hurbildu egin da orduan nigana; eta nire burua bere bi esku hozkirrien artean hartuz, xuxen begiratzen lagundu dit: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 308. orr.
Beroa neurrikoa, gauak hozkirriak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.
-Iraileko arratsaldeak labur, eta ilunabarrak hozkirri, omen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 322. orr.
Hozkirri bai, goizetan batez ere; baina eguerdirako, epel. Txillardegi «Putzu», 1999 - 331. orr.
Jendez lepo inguraturik; eta giroa hozkirri, ibiltzeko ezin aproposagoa. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.
Goiza hozkirri zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.
Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Ate-leihoak zabalik, gaueko hozkirriari itxaroten diot Ryder kanpoan dagoen bitartean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.
Ibaiko hozkirriaren aldera makurtu zuen burua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 53. orr.
Hozkirria sentiturik, jakaren lepokoa goratu nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.
Hozkirri zoragarri batek gozatzen zuen eguneko beroa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 128. orr.
Eta hozkirri heze hartan, sarkorrago eta ñabarrago bilakatu dira Baztango belazeetako usainak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 144. orr.
Hozkirriak ausiki egin dio beso motzetan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 57. orr.
· Alcatraz uharterako baporea hartu genuen andreak eta biok arratsaldearen hozkirrian. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.
Hozkirri-arrastorik ez, ordea; huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Gorputz guztia astintzen zitzaion, hozkirri luzez inarrosirik, eta ihes egin nahi izan zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.
Bizkor-bizkor doan emakume horren ukituak hozkirri bat eragiten dizu bizkarrean behera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.
Izotzetan biluzik baino hozkirri minagoa sentitu zuen Norak bizkarrezurretik gora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.
-Bada, niri toki honek hozkirria ematen zidak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
Kanpai-hots batzuk entzunik, ordulariari begiratu nion, eta automatismo inozo hari zor diot bet-betan nire borondateaz jabetu zen asmo latz baten hozkirria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.
eta hozkirri (3); haize hozkirri (3); haize hozkirria (4); hozkirri bat (3); hozkirria sentitu (3)