Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan bururatu zitzaion, hozki begiratuta oso ideia krudela eta arriskutsua zen hura. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.
Bere buruaz segur zen gizona zen, erabakiak hozki hartzen zituena, hunkipenek desbideratu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 160. orr.
Inoiz ez ditugu gauzak hain argi eta hain hozki ikusten nola bizitzak amildegi ilun baten ertzeraino eramaten gaituenean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.
Neronentzat ere harrigarria zen zein hozki jokatzen ari nintzen hogeita bortz urtetako adiskidearekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
Orain, Ximurrarekin nola jokatu genuen hozki aztertuta, ez nago seguru gure koartada ideologikoen azpian bekaiztoa baino aise ere gehiago ote zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
Gérard-ek berak aski hozki agurtu du, Euskal Herrira bortxaz heldu balitz bezala. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 93. orr.
Hamar minuturen buruko hurbildu zitzaidan eta autoko atea irekiz galdetu zidan, franko hozki, ez nintzenetz ados etxea sal zezan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.