Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska hark diosala egiteko musu eman zidanean, ez dakit zergatik, hozkia sentitu nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 129. orr.
Hozkia ematen zion barnean zerbait mugitzen zitzaiola antzemateak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 88. orr.
Hozkia emateko modukoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Eta Azoka aldera egin dut, beti ere Ubagoren ezkerraldetik; bertaratzeak hozkia emango balit bezala. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.
Halako fribolitateen gainean hausnarrean aritu nintzen, ozkiak hortzak erabat hartu zizkidan arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.
Gaitz mentalek eragiten diguten hozkia izan liteke, gazteek zaharrengana izaten dugun erruki-falta. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 136. orr.
Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia? Elizen arteko biblia Ez 18,2
Baina kri-kri-kri hozki horrek ez al du salatzen sagu liburu-jalea trepeta mekaniko bat izan daitekeela? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.
Pozik ikusiko nioan aurpegia, bai horixe, ikazkin uzki-hozki hori popatik hartzera bidali huenean! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.