Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez-esatekoak esan zituelakoan eta mihiak traizio egin ziolakoan, ezpainak hozkatu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.
Ezkongaiek ezpainak hozkatu zituzten, Telemakoren hitz ausartak entzunda. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 155. orr.
Llum pantailara begira geratu da, pentsakor, azkazalak hozkatzen dituen bitartean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Belarri-gingila hozkatu zion gero jostari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.
Amoroski estutzen zuten elkar, hozkatzen, laztantzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.
Ruthek platerean utzi zuen hozkatzen ari zen sandwicha. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.
Biziki hozkaturiko arkatzez zirriborratua. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.
Geratu bezain laster berriro hasten dira belarra hozkatzen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 233. orr.
Xalo-xalo sagar bat hozkatzen zuen bitartean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Burdina puska herdoildu bat hozkatuko balu bezala zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Bekaizkeriak pozoitutako haginekin hozkatu naitek! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 226. orr.
Europar erraiek hozkatzen zuten minbizi izpirituala. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.
Mozkote tripaundi bat, lerdez betetako zigarro hozkatu bat erretzen ari zena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.
Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.
Hala nola, Parisen, 80.000 gazte bildu zirelarik, erakutsi zuten preseski aitzinamendu berria heldu, errota ozkatu alimale baten itxuran, eta hau aitzinatzen pirripitaka, bere menean, batzuen lehertzeko irriskuarekin. Herria 2001-03-22
azkazalak hozkatzen (3); beheko ezpaina hozkatu (4); eta ezpainak hozkatu (4); ezpaina hozkatu (7); ezpaina hozkatu zuen (3); ezpainak hozkatu (17); ezpainak hozkatu zituen (12); ezpainak hozkatzen (4); ezpainak hozkatzen zituen (4); hozkatu zituen (12); hozkatu zuen (4); hozkatzen ari (3); hozkatzen ari zen (3); hozkatzen zituen (6)