Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazekien hozkailua freskagarriz beteta neukala, Renoko giro lehorrari aurre egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 112. orr.
Baina arratsean goseak menean hartu eta sukaldera joaten zen, hozkailura, bazkariaren hondarren bila. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.
Oraindik hortxe daukat, sukaldeko hozkailuan gorderik. argia piztu eta hozkailuko atea zabaltzen du. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 106. orr.
Hozkailutik garagardo bana atera zuen guretako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.
-Hozkailuan bada vodka ttantta bat. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 120. orr.
Orduan baten bat gogoratu da nola Iberdueroren argi-zentral bat leherrarazi zuten bere etxetik gertu eta nola gelditu ziren ia egun oso batean argindarrik gabe, "eta hozkailuan janari denak hondatzen". Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.
Elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Hozkailu horren eskutokitik zilintzan letra gotikoz idatzitako kartel bat zegoen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Hozkailuaren kontra aurkitu nuen, zutik, garagardo bat edaten. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.
Adiskideek esan didate hilotz bat dudala hozkailuan gordeta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Biokimikaria ohartzen da entzimak hozkailuan gorde behar direla, saio-hodian bizirik iraungo badute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Garai hartan, kamioiek hozkailurik ez zuten garaian. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.
Marokon hozkailuak, sukaldeak eta garbigailuak ekoizten ditu Fagorrek. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Iazko urtean arrantzatutako baleen okela «supermerkatuetako hozkailuetan dago oraindik». Berria - Gaiak 2004-05-09
Euskal ontziek tonaka ekartzen dute [berdela], eta saldu ezean, hozkailu erraldoietan gorde behar. Berria - Harian 2005-08-21
Lapikokoak urtebete emana baitzuen erabat izoztuta hozkailu industrial batean, hogeita hamar gradu zero azpitik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
Raxoik PP-PSOE Itunaren gainean jardun zuen, eta «hozkailuan» sartzea leporatu zion Zapateroren gobernuari. Berria - Harian 2005-05-12
Golarekin erritmoa jaitsiz partida hozkailuan sartzen saiatu ziren kroaziarrak. Berria - Kirola 2004-06-18
Merkatuaren parean karga-deskargan geldirik zegoen hozkailu-kamioi batean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Hiltzat jo ninduten azkenean eta hozkailu-kamioi batean ikusi nuen neure burua, hiltegiko bidean pentsatzen dut. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Daewoori emandako laguntzak salatu zituzten Bruselan Anfel, Ceded eta Anie hozkailu enpresa elkarteek. Berria - Ekonomia 2004-03-14
eta hozkailu (5); eta hozkailua (4); eta hozkailuan (10); eta hozkailuan sartu (4); eta hozkailuko (3); eta hozkailutik (3); hozkailu bat (6); hozkailu batean (3); hozkailu baten (3); hozkailu kamioi (3); hozkailua eta (3); hozkailua hutsik (4); hozkailua ireki (6); hozkailua ireki eta (4); hozkailuan gorde (3); hozkailuan sartu (4); hozkailuaren atea (3); hozkailuko atea (4); hozkailutik atera (4); hozkailutik garagardo (4)