Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hozka (ETCn 209 agerraldi; orobat horzka ETCn 53 agerraldi, eta ozka ETCn 273 agerraldi, horietako 229 Herria aldizkarikoak) 1 iz hozkatzea, hozkada.

-Zuretzat larrialdia da, niretzat beste hozka bat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 128. orr.

Infekzioa zeukan gorputz osoan, eta buruan, lepoan, belarrietan eta zangoetan hozka zauriak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 95. orr.

Bero hozken gainetik elkartasun urratsak bidea egin zuen, ordea, luzaz gelditu gabe.  Berria - Harian   2005-05-28

2 koska, akatsa, hutsune edo irtenunea.

Haien balek oraingoan ere hozka guti batzuk baizik ez zituzten egin harresi gotorretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.

Handik gutxira nabarmen agertu dira errotarri baten bi hozka erradial.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Ordezko gurpilaren azpian den hozka batean sartu ditu hatz muturrak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Badira ere bihurgune txarrak, patar gaixtoak, bide peza batzu dena ozka eta zilo, gune batzu zerbait gisaz tronpakor direnak, bereziki euria delarik edo lanoa lodi...  Herria   2002-10-24

Hortan ikusten da zer ozka ba den hegoaldetik honat.  Herria   2004-02-19

Bizkitartean, eta hor legoke ozka, diru-emaitza soziala deiturikoak hein berdinean daude aspaldion.  Berria - Kultura   2004-05-26

3 koska, maila.

-Gure borrokari ozka bat huparaziko diogu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Zergak ozka batez apaltzen alde batetik, hiru edo lau ozka gorago johan bestetik, konduen ateratzea aise da.  Herria   2003-03-10

Adinekoen "B" multzoa ozka batez goititzen da, hamahiru urtez pekoetan "B" eta "C" multzoak ere mail batez hupatzen dira.  Herria   2003-06-12

Aspaldian gainditua du ozka hori.  Herria   2005-06-23

Gerard Onesta"berdearen" lixtak % 10-aren ozka gainditu du Baiona ekialde eta mendealeko bi kantonamenduetan.  Herria   2004-06-17

Beste hiru herri kategoria hortan direnek galdegiten dute goragoko ozkara pasatzea "zone piémont" markatua denerat hain xuxen.  Herria   2003-02-20

Ozka bat iragan du "Baionan kantuz" ekitaldiak joan den larunbatean: 51-garren aldiko beretu du Lakarra plaza eta ondotik merkatu estaliko galeria.  Herria   2001-05-03

Lan-gabezia ozka on bat batez emendatu da urtarrilean.  Herria   2003-03-06

Ez direla haatik duela bi urte bezen bero handiak izanen, ozka on bat eztiagoak...  Herria   2005-06-23

Beroa hozka bat gorago, eta 150 pertsona inguru plazan.  Berria - Harian   2005-05-28

Baina portugesek ez dute guti senditzen heien legearen eta auzokoen lege artean dagoen hozka haundi hori abortuaren gai hortan.  Herria   2004-02-19

Horrek ezarriko du haustura edo hozka bat familian, beste haurride guziak gerla ondoan sortuko baitira.  Herria   2003-09-11

Hauk dira preseski aintzinaldea laster hartu dutenak eta bururaino atxiki hozka haundiegian ez bazen ere.  Herria   2001-11-01

Elkarri harturik genion, zehatz-mehatz, gure gorputzen hozka-mutur ororen izaria, balentria handiagoen atari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

• 4 adlag hozkatuz, hortzak sartuz.

Azazkalei hozka ari zen Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 64. orr.

Harland bere goiko ezpainari hozka ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.

Ezpainari hozka, fusila ohe azpian neukala gogoratu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Borrokan, bihurrika, joka, hozka, amorruz garrasika hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean zabiltzate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Bildotsa hozka hil zuen urdanga ankerra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.

Bazirudien gau luzearen erasoa hasia zela; bazirudien irabazle gertatu zirela aire jostalariak, hozka, eta arnasa umelak, haztaka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

5 hozka egin1 hortzen bidez (zerbait) hartu eta estutu, hortzak sartu. ik hozkatu; ausiki1; kosk 2.

-Hozka egin dit! -esan zuen, odoldutako musuzapi batean bilduta zeukan eskua erakutsiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.

Amaiurko baserri batean bazuten ardiei hozka egiten zien oilagor zakur bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 42. orr.

Muturrean hozka egiten diote elkarri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

Piztiak hozka egin nahi izan zion, sabeletik heltzeko asmoz, hark ordea lepotik heldurik zeukan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Erpeak eta letaginak dituen kateme bat, kateme doilor, azpikari, maitale etsai bat, musuez aspertzen denean hozka egingo duena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Uki iezadazu, nahi baduzu, ferekatu, estutu, musukatu, miazkatu, hozka egin, begiratu iezadazu nahi duzun guztia, baina hori ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

Hala eta guztiz ere, jokatu egingo diat, bihotzean hozka egin didak eta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

· -Txokolate pittin bat, Joantxo? -eskaini zidan bat, bereari hozka txiki bat egiten ziola.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Tragoska bat egin, klik klik, eta hostapeko itzalean hozka batzuk zerozeri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Hozka horri, Sultan!.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

6 hozka egin2 akastu.

Tiro bi, aurreko kontainer batean hozka egin zutenak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus