Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hozgiro iz giro hotza.
Xarma handiko gauza asko eta desberdinak ditu ikusteko (freskoak, korua, klaustro erromanikoko kapitelak...), eta kanpoko beroarekin alderatuta, hozgiro atsegina egiten du bertan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Hezurrek ez zioten eskertuko hozgiro sarkor hura, baina behar zuen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 89. orr.