Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hotzikaratu, hotzikara(tu), hotzikaratzen 1 da/du ad hotzikarak izan, hotzikara eman.

Sabethek galdetu zidanean ea egiazki benetan ari al nintzen, nik musu eman nion bekokian, gero betazal hotz dardardietan: gorputz osoa hotzikaratu zitzaion, eta gero ahoan, orduan ni neu ikaratu nintzelarik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

Tristeziak eta arrangurak hartua, hotzikaratu egin zen bere lozorroan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Badago ugari hats hotz eta beldurraren lagunean ere, lohadarrak hotzikaratzen eta gorpuzkinak inarrosten dituen hartan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Tupustean haizexka bihurri bat iritsi da auzora, portutik honantza bota bailuten, sahatsak ere hotzikaratu dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.

-Puah! -hots egin zuen emakumeak, hotzikaraturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gure azal hotzikaratua haren ukipen umela saihesten saiatzen zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

Begiak zerura bermatu eta hedoi kargatuek zartagailuen pare, joaldi hotzikaratuz, libraturiko ttantta lodiak baino ez zitzaizkion aurpegiratu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus