Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamar orduko hotzaldia. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.
Zapoek ere ez zuten ageririk ematen eguraldiaren hotzaldi bat zela-eta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.
Berrogeita hamar gradutik beheragoko hotzaldietan, taigako basoetan. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.
Jantzi bat erosteko kalterik ez dit egiten iragan negua ahaztu izanak, baina kalte egingo lidake datorren hotzaldiari muzin egiteak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 166. orr.
"Baiona Ttipian" kokatu nintzen horretara, hotzaldi betean, eta noiz arte ez nekielarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 288. orr.
1993an, hotzaldi makur latza sartu zen Mediterraneo aldetik, eta Katalunia aldea, Valentzia eta Murtziako aldeak izugarri penatu zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Halako hotzaldi batek harrapatu zidan bizkarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.
Bere bigarren nobelaren hasierarekin kointziditu zuen bere hotzaldiak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.