Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hotz (ETCn 36.421 agerraldi) 1 iz berorik eza; giza gorputzarena baino tenperatura nabarmen apalagoak eragiten duen sentipena.

Negua zenez, eta haize, hotz eta euriagatik ibiltzeko guztiz garai desegokia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 683. orr.

Erabat joan zitzaion hotza, eta halako berotasuna sentitu zuen barrutik eta kanpotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1096. orr.

Buruak larruzko kapeluz estaliak dituzte, hotzak ez baitu barkatzen, estutzen baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Hotza nabaritzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Hotz arraio honek ebaki egiten dik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

"Hau hotza!", esaten zuen behin eta berriz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 59. orr.

Eta elurretan egongo zen etzanda, hotzak harturik, zurrundurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Andreak kotxe dotoreen txokoan ezkutatzen ziren, aurpegia hotzak gorriturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Argiarekin batera, ordea, hotza sartzen zen leihoetatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Hezurretaraino sartzen duk hotza, erredio!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 148. orr.

Neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Bizkarra igurtzi zion hotza kentzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.

Eguraldia hotzera aldatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Artilezko xal batean bilduta zegoen, hotzetik babesteko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 215. orr.

Hotzean gorde beharreko elikagaiak.  Berria - Harian   2005-08-06

Kalera irten nintzenean, antzarak zebiltzan zeruan karranka, hotza albiste.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.

· Agian, hotza harrapatu duzu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

2 (izenondoekin)

Hotz gordinenetara ohituta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Hotz sarkorra, sorgortzailea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Hotz handia halere espaloi ertzean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Hotz handiko eskualdeetan jaiotzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Hotz ikaragarria zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Hotz ikaragarriak eta kizkurgarriak sortzen diren ipar eremu haietatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Nahiago dut hotz lehor hau hezetasuna baino.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Hotz idorra baino txarragoa zen hura.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 121. orr.

Baina zainetan gora igotzen zitzaidan hotz kiskalgarria ez zen izuak bakarrik eragina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hotz-punttu bat ongarria zaio laboreari-eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

1990an, berriz, hotz erauntsi ustekabekoa penintsularen hegoaldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

Halako hotz-bafada zorrotz busti batek jo gintuen irten orduko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Andereak hotz-dardaraz beren arrats-soinekoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

· Hotz-dardarka nengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

• 4 izond giza gorputzarena baino tenperatura nabarmen apalagoa duena; behar duen tenperatura ez duena.

Haize hotza zebilen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Haizexka hotz bat sentitu zuen lepondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Artean ere, ipar hotza zebilela, ipar gorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 121. orr.

Haize bolada hotz batek laztandu zuen emakumearen musu goibela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

Giroa hotza eta ederra izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.

Eguraldia hotza eta gardena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Bistan da ile-larrua ondo datorkiela klima hotzetako animaliei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Odol hotzeko izakiak (sugeak, arrainak eta intsektuak). ik beherago 30.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Ur hotzak odola bizkortu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Haiei begiratu bakarra oparitu gabe pulunpatu da ur hotzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 66. orr.

Oinak ur hotzetan sarturik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.

Bozkarioz negar egitea bezala da, ur hotzetan erretzea bezala da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 270. orr.

Atsegin betean jaurtiko zion pitxar bete ur hotz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Garagardo nasai, hotz eta hagundun animale baten premia nabaritzen nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

Jaki hotz batzuk, fruta eta gazta jaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Areto gangadun hotz eta handi batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Ziega hotz eta heze bat zen, leihorik gabea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Udako bero kiskalgarrian zein neguko hotz gogorrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Izozte hotzenean, aldiz, -7.6.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Neguko igande-arratsalde hotz eta euritsu hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Hilotzik lur hotzean, bai, hilotzik lur hotzean; burupean belar guri, harria zangopean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 169. orr.

Urtarrileko larunbat izugarri hotz batean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.

Hurrena, dutxa hotz bat hartu, eta ispiluaren aurrean jantzi nituen arropak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Bainu hotz bat prestatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Oinak hotzak zituenez, neure txapinak jarri nizkion lotarako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 52. orr.

Otsaileko haize hotz hormatuak on egin zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.

Negu gogor hotz baten ostean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Aire lehor epelagoa bidera, hotz-umelaren tartera, ateratzen dionean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Ez nian eskuan pistola hotz odol-gosearen hozkirik sentitu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 166. orr.

Tea hotza dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 247. orr.

Dena, oilaskoa hotza zegoelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

5 irud

Migelek, behin berriz ikusi zituen Herioren begi hotzak. Ahaleginak egiten zituen begi hotz haietara zuzen-zuzenean begiratzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Nola? -galdetu zuen Draco Malfoyren ahots hotz eta nagiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Argia gozoa da, leuna, ez du metal grisaren distira hotz hori.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.

Aurpegia zapi berde batez estaliriko sendagile haren betaurrekoen distira, eta argi hotz itsugarri hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Eguzki hotz batek leihoetako hautsa zuritzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 44. orr.

Merkatu hori 1950eko hamarraldiko gerra hotzaren testuinguruan sortu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Gerra hotz eta beroa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Harrera hotza egin zioten kritikoek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Bi haiek zuzen begiratzen zioten, gonbit hotz eta nekatua eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

"Arratsalde on!" hotz batekin agurtu eta profesional urrun baten gisa agertzera deliberatua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Atariak oso hotz eta iluna ematen zuen jolaslekutik sartu ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 241. orr.

• 6 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Nire altzairuaren hotza ezagutuko duk, hala egiten ez baduk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Heriotzaren hotza ezagutu zuen bere aitaren adinaren erdia bakarrik bizi ondoren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.

Eskutik atxiki eta, esku hartan izerdiaren hotza nabaritzen nuela, erran nion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 368. orr.

Gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Alde batetik burdinaren hotza eta odolaren hozkia sentitu omen zituen, eta bestetik benetako gudari izatearen suhartasuna, odola emateko gerturik egotearen mistika hordigarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.

7 (erkaketetan)

Izotza bezain hotz dago eta oinak urez beteta dauzka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Eskuak leunak zeuzkan oso, zeta bezain finak, baina jela bezain hotzak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Ihintza bezain hotza eta gogorra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

• 8 adlag ik hozki1.

Hotz zeukan esku leuna, urduritasunak edo izerditua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Pistolaren altzairua hotz sentitu duzu eskumako adegian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.

30 zentimetro bete bota zuen Arantzazu inguruotan, eta 8 egunez zuri eta hotz iraun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Egun batean hotz, bizigabe, hilik ekarri zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Eguna hotz argitu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 116. orr.

Eskuak ere izerditan eta hotz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Badaki [aprilak] hotz samar portatzen ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

Hotz eta zurrun geratu nintzaion begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 114. orr.

Neguko eguzki zurbilak hotz begiratu zidan teilatu apalen gainetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 46. orr.

Hotz agurtu zuten elkar.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

-O, bai -erantzun zion Dumbledorek hotz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

"Ohitua nago kontzentrazio eremuetan" esan nion, hotz eta zorrotz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Beti banderola atxikitzen agertzen baitzen, soa hotz eta irririk gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Negua hotz, Emma hotz.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.

Burua hotz gorde nahian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.

Burua hotz mantentzen saiatuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.

Ez etsitzeko eskatu zien herritarrei, burua hotz izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

9 ez hotz ez bero

Estreinako bafadarekin zorabio modukoa sentitu zuen; bigarrenarekin ez hotz ez bero; hirugarrenarekin, ordea, gustua hartzen hasi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Ez hotz ez bero uzten zaituzten gramatika bateko esaldiak, besterik ez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Ez hotz ez bero utzi ninduela, horixe zen, ordea, nik Coppolaren filmaz gogoratzen nuen gauza ia bakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Hotz-beroa ez hotz ez bero zen, eta gainean genuen ilunabarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ibex 35, beste behin ez hotz ez bero, %0,29 igo zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Reala, berriz, ez hotz ez bero dabil azken sei edo zazpi sasoietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

10 gerra/gerla hotz

Merkatu hori 1950eko hamarraldiko gerra hotzaren testuinguruan sortu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

II. Mundu Gerla bukatzean, mundua aro nuklearrean sartuz geroztik, bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Halako gerla hotz batean sartua zen gizarte osoa Frantzian, eliz-gizonek eta fededun gehienek hastiatzen zuten gobernamendua eta meneko zituen ezkerreko alderdi politikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

Gerra Hotzaren garaian intelektual disidenteen jazarpena, giltzapetzea eta hilketa ohiko kontuak izan ziren ekialdeko erregimenetan; ohikoak, eta tragikoak, gehitu beharko genuke.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 163. orr.

Egia esateko, “gerra hotza" propaganda mailako erantzuna zen armamentu fisikoen mailako erronkari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Hala sortu zen Internet, Gerra Hotzaren garaian.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Aro berria, atomo aroa, lehenik gerla baten bururatzeko, gero gerla hotzeko arma.  Herria   2005-08-11

11 haur hotz ipar ume gorria.

Haur hotza izan arren, gorrotoak gogortzen zion izpiritua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Gerla, zaharren ahotik ipuin anker nahiz gertakari latz gisa kontsideratzen zuten haur hotzak baino ez ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Haur hotz seminarioan sartu zenetik, Joanesek euskara baizik ez zuen gogoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 163. orr.

12 hotz antz izond

Harrera hotz antzaren kontuaz nuen ikuspuntua ulertarazteko eginahalak egin nituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 27. orr.

· Hotz antzean zegoen, oso suminkor, gogoetatsu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.

13 hotz antxa (corpusean hotzantxa soilik) adkor hotz antz.

Hark irratia piztu zuenez, amona, hotzantxa eta, bere berokian kukulduta gelditu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

14 hotz-bero1 pl hotzak eta beroak.

Horregatik bizi gara eguraldiari begira, eguraldiaren eta bizi-beharraren hotz-beroen azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Urtearen hausguneak berak nahasten baititu hotz-beroak, biok beharrezkoak, hodeiak oinaztua egin dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Eguzki beheratuaren argia ez zen etxe tarteetatik baino iristen pasealekura, eta argi-itzalak eta hotz-beroak sortzen zituen: argitan epel, itzalean hotz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

· Beraren bizimodua [...] bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.

15 hotz-bero2 ik hozbero.
16 hotz egin ik beherago 23.

Hotz egiten du hemen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.

Haizeak jotzen zuen, hotz egiten zuen, iluntasuna sakona zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Hotz egin behar du kalean: leihoak lurrunduta daude.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.

Oraindik hotz egiten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Negua da, eta hotz egiten du Vienan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.

Neguan gaude; estufa piztuta ere hotz egiten du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Ikasturtea hasi eta hilabete batzuetara, hotz egiten zuen garaian, disekzio eskolak hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Hotz egiten zuen aldageletan, eta iluntzen ari zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Hotz egiten zuen arren, izerditan zeuzkan esku-ahurrak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.

Nire gelaren barruan kanpoan bezain hotz egiten du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Hotzegi egiten zuen ganbarara joateko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 201. orr.

17 hotz egon

-Gaua dun eta hotz zagon.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 14. orr.

Berandu da eta hotz dago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Hotz dago herri madarikatu honetan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 141. orr.

Hotz nengoen; nire arropak ez ziren oraino arras idortu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Hotz zegoen estudioan eta Luisak ez zuen tximiniarik ikusi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Lar hotz zegoen ura.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Baina ezkaratza huts eta hotz zegoen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.

Kanpoan haizea dabil eta hotz dago.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Elurtuta dago mendia, zuri eta hotz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 41. orr.

18 hotz eta motz

-Ixo! -bota zion Snapek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Bai, noski -esan zion Quirrellek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.

Durant jaunak hotz eta motz eten zituen esku-zartatxoak, txakurraren lepoaldea gori-goria gertatuko balitzaio bezala ukitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Ez nuen halakorik nahi, ezta inondik ere, baina ezin nion hotz eta motz ezezkorik bota.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Ezetz, hotz eta motz, lotan segitu nahi duela zeharka adieraziz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Inork ez du geratu behar hotz eta motz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

· Oraingoan, ez ziren hizketan hasi eta elkarri agur hotz eta motz bat egitera mugatu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Aditu egin ditzakegu, garrasi hotz eta motz ebakiak, metrailadoreen hil-arnasestu korrokariak, fusilen tiro-hots labur bereiziak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

19 hotz izan1 da ad ik beherago 25.

-Hotz naiz -esan zuen, ahots etenez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 68. orr.

Hotz naiz, min dut belarrietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Hotz baldin bazara berogailuaren ondoan jesar gaitezke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Ez nintzen hotz: soin-atal guztietan sentitzen nuen dardara izuarena zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Barrea ere dardaraz atera zitzaion, eta hotz den txakurraren zaunka gogorarazten zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 209. orr.

Euria jauts ahala ari du, hotz da, ilun da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

20 hotz izan2 du ad ik beherago 26.

Hotz zuen, hankak ez zituen sentitzen jadanik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Baldin eta haizerik ez badabil, ez dugu arestian baino hotz handiagoa izaten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 131. orr.

Portaletik irten denean hotz izan du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Munnings jaunak ez baitzuen sekula berogailurik pizten, baldin eta eskola-patioko putzuak izoztuta ez bazeuden, edota idatzi ezin izateraino hotz ez bagenituen hatzak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Oinak hotz ditudalako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.

21 hotz-hotz

Haize hotz-hotzak jotzen zituen aurpegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Euri hotz-hotza ari zuen, goian behean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Gaua hotz-hotza izan zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Trelawney andereñoak begiratu hotz-hotza egin zion McGonagall andereñoari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Aurpegia bero eta hankak hotz-hotz zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Hotz-hotza zegoen, nik ukitu nuenean; eta, zurbil, hilotz bat bezain zurbil.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

· Arazoari hotz-hotzean erreparatu eta ezinezkoa iruditzen zaizu elkartze-molde hori gizajendearengan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.

-Joseba hil egin da -hotz-hotzean bota zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Baina susmoa dut elkarrizketa horiek, hotz-hotzean hartuta, gure frustrazio pertsonalen ispilu baizik ez ote diren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.

Ez da erraza, hotz-hotzean, huts-hutsean, errima ona zein den esatea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 129. orr.

Ur hotz-hotzeko ontzi batean sartu izan balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

· Eta hotz-hotza galdegin zidan: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 142. orr.

22 hotza eduki hotza izan.

Emakumeak hotza dauka, kokotsa larruzko lepokoan barneratua du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

23 hotza egin ik gorago 16.

Hotza egiten zuelako goizean apartamentu hartan. 'Hotza egiten du,' esango du Edwinek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 41. orr.

Alaba mareatuta ibili zuan eta, leihoak ireki behar, egiten zuen hotzarekin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 25. orr.

· Hotz handia egiten zuen nasa txikian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Gabonak baino lehen hotz handia egin zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 112. orr.

Uste diat hotz handiegia egiten duela paseatzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Orain arte hotz gogorra egin du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Trenbidean beste inon baino hotz handiagoa egiten duela esanen nuke nik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Kalean hotz izugarria egiten zuen eta tabernetan bero itogarria.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Ikaragarrizko hotza egiten zuen txalupan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

24 hotza egon (hirugarren pertsona singularrean)

Hotza dago hemen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 145. orr.

· Ez zen urrutiegi, baina hotz handia zegoen, elurrak zailago egiten ibilia, eta maletek zangoetan jotzen ninduten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Institutuaren aurreko zelaietan hotz handia zegoen arren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Hotz handiegia dago Himalayan sits batentzat, hori bai.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.

25 hotza izan da ad ik gorago 18.

Hotza zen kanpoan, itsas haizeak biziki jotzen zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.

Hotza zen urtarrileko ilunabartze hartan Manhattanen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.

26 hotza izan du ad ik gorago 19.

Hotza dut, urrats bat egin dut, hotza dut, urrats bat, ezkerretara jotzen dut, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Hotza nuen besoetan eta zangoetan: izumenezko hotz doilor bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

27 hotzak adlag ik hotzik

Hasiera oso gogorra izan zen, eta noraezean ibili nintzen, hotzak, goseak...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

Gose eta egarri, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Goseak eta hotzak zaude, eta gero eta buruko min handiagoa daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Hotzak zegoen, hortzek karraskatu egiten zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Ezbeharretan hotzak egoten zen beti; eta bere xalean biltzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

· Hotzak dar-dar nengoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

Harry oraindik ere hotzak sorgortuta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.

Inbidiaz eta hotzak amorratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Hotzak akabatzen nago, eta katakume bat bezain ahul.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Ellen hotzak akabatuta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Kaian hotzak ikaraz zeudenen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

· Hotzak dardarka sartu zen egongelara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 172. orr.

Hotzak kizkurtua, zigarro bat piztu eta tipi-tapa abiatu nintzen sarrera nagusira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

28 hotzak hil da ad ik hotzakil.

Terueleko frentean hotzak hil ziren haiek bezain zurbil. Istant batez, hotzak hila zen xoria ferekatzen genuen eta denak libro uzten genituen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.

Malins andrea hotzak hilko da.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.

Babesen bat bilatu behar genuela lehenbailehen, bestela hotzak hilko ginela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Hotzak hiltzen ez banintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

Bera ere bakardade hartan hotzak hilko zela bururatu zitzaion orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Maiatz erdia hotzak hiltzen eta beste erdia kiskaltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

· Hotzak hilik heldu naiz mendate baten gainera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.

Goseak hilik eta hotzak hilik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 75. orr.

29 hotzez adlag hotzak. ik hotzik

Gorputz osoa hotzez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 119. orr.

Bi galtzaleek dute gehienik sufritu, hotzez edo zerbaitez.  Herria   2005-02-24

· Hamar minutuz oraino, toki berean egon ninduan, mugitu gabe, hotzez ikaran eta izerdi-lapetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Goseak joak, zangoak hormatuak, hotzez ikaran elurrean eta haize hotzean abiatzen gira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Senideak hotzez karkara imajinatu zituen, mendien bestaldetik etorritakoak barne.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Orduan ulertu nuen zergatik nengoen oin hutsik eta hotzez akabatzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Bi emazteek hotzez daldaran zegoen apeza biluzi zuten, eta xukatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Ura dario lerrotan bizkarretik behera; hotzez dardarka hasten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 129. orr.

30 hotzez hil hotzak hil.

Ezbehar txiki bat, hanka hautsi, eta, mugitu ezinik, hotzez hiltzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Karriketan hotzez hiltzen ari ziren jendeen fagoretan.  Herria   2004-01-29

Uste nuen hotzez hil behar nuela...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 60. orr.

Lapurretaren ondorioz, 312 haur hil egin dira, hotzez eta gosez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Hantxe hilko zen, hotzez eta ahuleziaz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

31 odol hotz irud

Odol hotz izukaitza eta zinezko kemena erakusten zituzten beti lanean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 32. orr.

Ibilaldi luze horietan odol hotz, zuhurtzia eta adore berdingabeak erakutsi zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Odol hotzari eutsi zion, eta, belar handien artean narrastuz, zerbait ikusten eta entzuten saiatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Pixka batean bere irrika galdua gogoratzen egon ondoren, bere odol-hotz osoari atxiki zitzaion berriz don Ottavio: [...].Mikel Strogoffek ez zuen batere galdu bere odol hotza, bat-bateko eraso hartan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 489. orr.

Berealdiko odol hotza eta ezin sinetsizko jendetasuna erakusten zituen beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

Hura izan zen odol hotzean hil nuen aurreneko aldia.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 271. orr.

-Zergatik akabatu zuten odol hotzean?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 142. orr.

Odol hotz berean erantzun nuen: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 106. orr.

· Odol hotz-hotzean, piztiaren atzaparrek burua jo behar dioten unean bertan, tiro egiten dio bigarren aldiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Lisa ederrak odol hotz-hotzean iraun zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Marta odol hotzeko eta kalkulatzaile haren barruan bazela samurtasun puska bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

32 zeropeko hotz

-71 gradu zeropeko hotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

Groenlandian, Thulen adibidez, zeropeko hotza dute ia beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahots hotz (10); aire hotz (7); baina hotz (18); baino hotz (5); begi hotz (5); bero eta hotz (8); bezain hotz (30); bezain hotz eta (6); bolada hotz (5); burua hotz (56); burua hotz izan (8); burua hotz mantendu (15); burua hotz mantentzen (6); da hotz (7); du hotz (7); dutxa hotz (8); dutxa hotz bat (5); edo hotz (6); egun hotz (6); ere hotz (13); esku hotz (5); eskuak hotz (6); eta burua hotz (10); eta hotz (123); eta hotz egiten (7); europako hotz (6); ez hotz (24); ez hotz ez (13); gau hotz (14); giro hotz (6); goiz hotz (9); guztiz hotz (5); hain hotz (5); haize bolada hotz (5); haize hotz (22); halako hotz (10); hilkutxa hotz (6); hilkutxa hotz baten (6)

hotz baina (6); hotz bat (65); hotz batean (32); hotz batek (24); hotz batekin (5); hotz baten (23); hotz baten antzera (7); hotz batera (6); hotz batez (10); hotz bero (5); hotz beroa (13); hotz beroak (10); hotz beroen (6); hotz bolada (16); hotz boladak (9); hotz da (13); hotz dago (17); hotz edo (8); hotz egin (7); hotz egiten (72); hotz egiten du (23); hotz egiten zuen (29); hotz egon (5); hotz eta (260); hotz eta bero (6); hotz eta motz (50); hotz etxolan (5); hotz ez (15); hotz ez bero (13); hotz geratu (9); hotz gordina (5); hotz haietan (5); hotz handia (65); hotz handia egin (7); hotz handia egiten (29); hotz handia zegoen (5); hotz handiagoa (7); hotz handiak (8); hotz handiegia (10); hotz handien (6); hotz hark (6); hotz hartan (21); hotz hasi (7); hotz hezea (6); hotz honekin (6); hotz hori (5); hotz horrek (5); hotz hotz (10); hotz hotza (25); hotz hotzak (7); hotz hotzean (30); hotz hura (12); hotz ikarak (8); hotz izan (11); hotz izugarria (5); hotz mantendu (15); hotz mantendu eta (6); hotz mantentzen (7); hotz naiz (6); hotz samar (14); hotz samarra (6); hotz utzi (7); hotz uzten (8); hotz zegoen (18); hotz zen (6)

ilun eta hotz (5); inor hotz (5); irribarre hotz (5); izerdi hotz (5); izugarri hotz (6); kanpoan hotz (8); odol hotz (7); oso hotz (14); snapek hotz (5); snapek hotz eta (5); ur hotz (18); zion hotz (7); zuen hotz (12); zuri eta hotz (5)

aire hotza (8); baina hotza (9); bat hotza (5); begirada hotza (5); beroa eta hotza (7); bezain hotza (16); da hotza (10); edo hotza (7); egun hotza (6); egundoko hotza (6); egundoko hotza egiten (6); eguraldi hotza (9); elurra eta hotza (5); ere hotza (7); esku hotza (6); eta haize hotza (6); eta hotza (116); eta hotza izan (7); eta izerdi hotza (6); euria eta hotza (7); ez hotza (9); fusio hotza (5); gau hotza (8); gaueko hotza (6); gerra hotza (20); giro hotza (17); hain hotza (7); haize hotza (42); haizea hotza (8); harrera hotza (7); hau hotza (8); hotz hotza (25); hotza ari (5); hotza baino (9); hotza baino ez (5); hotza da (40); hotza dago (8); hotza dela (10); hotza dela eta (5); hotza edo (8); hotza egin (17); hotza egin zuen (6); hotza egingo (9); hotza egingo du (5); hotza egiten (37); hotza egiten du (9); hotza egiten duela (5); hotza egiten zuen (11); hotza ere (15); hotza eta (114); hotza eta elurra (7); hotza ez (12); hotza handia (5); hotza hartu (5); hotza hezurretaraino (8); hotza izan (43); hotza izan da (6); hotza izan zen (13); hotza izango (6); hotza izaten (7); hotza kentzeko (5); hotza sartu (5); hotza sartzen (6); hotza sentitu (14); hotza sentitu zuen (10); hotza sentitzen (13); hotza sumatu (5); hotza zegoen (16); hotza zela (10); hotza zen (36); izerdi hotza (17); kanpoko hotza (5); lur hotza (5); negu hotza (5); neguko hotza (5); odol hotza (26); oso hotza (22); sekulako hotza (6); ur hotza (27); zen hotza (6)

baino hotzago (16); baino hotzagoa (7); eta hotzago (18); eta hotzago eta (5); eta hotzagoa (11); gero eta hotzago (6); gero eta hotzagoa (6); hotzago eta (11); hotzagoa da (8); hotzagoa izan (6); hotzagoa zen (7)

aire hotzak (6); baina hotzak (5); datu hotzak (6); esku hotzak (7); eta hotzak (62); euriak eta hotzak (5); ez hotzak (5); haize hotzak (24); hotz hotzak (7); hotzak akabatzen (9); hotzak dago (5); hotzak dira (17); hotzak edo (6); hotzak egoten (5); hotzak ere (5); hotzak eta (54); hotzak ez (19); hotzak ez du (5); hotzak hartu (5); hotzak hil (5); hotzak hilik (5); hotzak hiltzen (7); hotzak izan (5); hotzak nago (9); hotzak nengoen (7); hotzak ziren (5); oso hotzak (8); ur hotzak (6)

beroaren eta hotzaren (5); eta hotzarekin (5); eta hotzaren (25); eta hotzari (6); gerra hotzaren (26); gerra hotzaren garaian (11); hotzaren azpian (6); hotzaren eraginez (7); hotzaren eta (9); hotzaren gainean (8); hotzaren garaian (11); hotzaren kontra (11); hotzaren ondorioz (10); hotzari aurre (18); hotzari aurre eginez (5); hotzari aurre egiteko (11); hotzari eta (6); ur hotzarekin (10); ur hotzaren (9)

bihotz hotzez (5); egun hotzetan (7); eta hotzean (12); eta hotzen (6); eta hotzetan (5); eta hotzez (14); gerra hotzean (5); hotz hotzean (30); hotzean begiratuta (6); hotzean hil (8); hotzetan blai (5); hotzetik babesteko (11); hotzez dardaraka (5); hotzez dardarka (19); hotzez eta (10); izerdi hotzetan (11); izerdi hotzetan blai (5); lur hotzean (8); negu hotzean (7); odol hotzean (34); odol hotzean hil (7); odol hotzeko (12); odol hotzez (9); ur hotzean (5); ur hotzeko (6); ur hotzetan (16); ur hotzez (10)

eta hotzik (5); ez hotzik (10); ez hotzik ez (5); hotzik egiten (8); hotzik ez (16); hotzik sentitzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus