Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrigarria duk, hilabete batzuk lehenago lantegietan edo eskoletan, edo oraino elgeak goldez udalatzen idien hotsemaile perestuki lanean ari ziren haur hutsak nola aldatu dituen armadak eta indarraren gorazarreak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.
Zü zira mutiko lüze, mehats, südürkako hura, behi saldo baten hotsemaile ikusi günüana. Herria 2001-06-07
Besta, dantza, pilota-partida, orotarat hotsemaile zuten guziek Pikasarriko semea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 158. orr.
Bai hori zitekeen, Graxik aitaz atxikiko zuen itxura: munduaren aitzinean hotsemaile, bere trakako etsaien aurkako borrokari, irria maite zuen urtxo eta otso errabiatu aldi berean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 340. orr.