Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotsandiko adierazpen baten airea zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Hotsandiko emanaldi batez, oihartzun handiko sarrera egina zuten RKHPk Ravignan kaleko etxean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.
Hotsandiko gertakizuna izan zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.
Hotsandiko altzari higatuez eta juduen argimutilez betea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 175. orr.
Hotsandiko soinekoak izaten zituzten, eta bizkar-estalki ugari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.
Business Week aldizkari ospetsuaren hotsandiko titulu horietako batean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 162. orr.
Trabes hotsandiko bat dugu egingo bion trebeziaz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 189. orr.
Mendebaldeko deitura hotsandiko hura zuen, berriz, euritako babesgarri morala, bere diru-arazo delikatuaren kontrapisu erabiltzen zuena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.
Hizkuntza sakratu eta hotsandikoa, geologikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Pozarren zegoen, hala nola pozarren egoten baita erregea koroatze-egun hots handikoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.
Laster joan beharko du zazpi urtez behin bere nagusiek eskatzen dioten kontu-emate hotsandikora. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.
Aldarrikariek, misterioak ospatzean bezala, isiltasun hotsandikora deitu zuten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.
Wanda Forden etxekoak auto egile hots handikoaren ahaideak ziren eta bestela ere petrolio aferetan itsuski aberastuak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.