Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hostore iz irinez eta gantzaz egiten den ore xafladuna.
Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.
Aza-zopa eta hostorezko pasteltxoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Egun, produktu asko "ia erabat prestaturik" merkaturatzen dira (bizkotxoak, souffleak, entsaladak, zopa eta saldak, haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu eta birrineztatuak, kroketak, ogi eta hostore ia erreak). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.