Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hostogabetu, hostogabe(tu), hostogabetzen 1 da ad hostoak galdu.
Apoloren ohoreko landarea, eta garai batean hostogabetzen zena garaileen eta gortean eragina zuten poeten bekokietan jartzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.
2 irud
Zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.
Espaloietan, semaforoak hostogabetzen hasiak dira, orwelltzen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.
3 (era burutua izenondo gisa)
Udaberri hostogabetua agian, / bolbora bustiaren usaina / edo ikatzaren gustua, pikatzen ari zela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 76. orr.