Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konturatuko ziren tarte luze horietan aldameneko mendiak elurrak estaltzen zituela lehenik, eta gero zuhaitzak hostatzen zirela, edo landaretxoak loratu eta belaiak berdetu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.
Sahagún hirian, edozein aberastasun motaz betea den hirian, bada pentze bat: eta hor, aspaldi du, gerla baten irabazleek, Jainkoaren ospatzeko beren armen giderrak lurrean landaturik, biharamunean hostaturik atzeman zituzten. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.
[Ernamuinak] soroetan hostotu eta denak loratu direnean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 319. orr.
Oraino hostatu gabeko pago erraldoiaren abarretan soa galdurik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.
Hango galeria alimalekoak, hango lorategi ederra, uztail hartan arbola eta lore hostatuz betea, hango zutabe borobilak, apaingarri loretsuz bururatuak Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.