Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leihoaren aurrean berriro eseri orduko hasi zen telefonoa hoska. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Berehala hoska hasi zen: "Sua, sua!".. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Begiak sabaitik bereizi gabe, hoska jarraitu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.
Kale osoa betetzen zuten, ozen hitz eginez, elkarri hoska eta oihuka. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.
Sumindurik, lagunari gelditzeko hoska hasi zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.
Trantzean jartzen zuan, zirimolaka mugitzen zitian begiak, hoska eta madarikazioka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.
Izanez ere, hoska ari zitzaidan ordurako "ahots jakintsua" -ahots aurresentipen adierazlea, Virgiliori sinestera-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Erreka ertzeko haltz handiak hoska hasten ziren, eta hotza, urteko lehen hotza, barruratzen zitzaidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Barrura egin zuen, mutiri, urrezko katea mantalaren gainean hoska. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.
Ontziak frantses koloreak erakutsi zituen berehala; halatan, beraz, frantsesez egin zuen piratak hoska. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.