Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hortzeria (ETCn 195 agerraldi) 1 iz pertsona edo animalia baten hortzen multzoa. ik hortzaje.

Hortzeria zuri-zuria zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Haren goiko hortzeria bitxia, haizemaile baten eran hedatzen baitzitzaizkion hortzak, tarteka hutsuneak ageriz, kuia hustuekin egiten diren kriseiluen antzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Eta hortzeria ustel hori erauzirik, urrezkoa ipiniko duzu, zure mailari dagokion bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

-Zure ustetan, lurperatu aurretik, familiak ez ote zion hortzeria erauziko?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Nahi gabean atera zitzaion irribarrea, urrezko hortzeria agerian utzirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Begiak lausotu zitzaizkidan [...] ikusirik orain Herio burezurtsuaren hortzeria hortzoherik gabea haragi oparoko emakume rubensiar baten lepoan hozka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Ordezko hortzeriaren inguruan -ez zuen kendu nahi izan- oiak agerian zeuzkan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Aurpegiera akasgabea du, arroska masailak, kopeta dirdaisua eta perlazko hortzeria; ikatza begietan, ipurmasail zabalak eta gerri fina...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zakurrak ugaztunak dira, otsoaren antzekoak eta horren hortzeria-mota bera dutenak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

· Bere animalia-hortzeria agerian uzten zuen irribarrearekin jendetasunez esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus