Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hortera izond dotore ustekoa.
Karrajutik paseoan, nesken geletako poster horterak aztertuz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 68. orr.
Norbaitek 25 zentaboko txanpona bota zuen disko--jogailuan, 50eko hamarkadako juke-box hortera eta deigarrian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.
Autopista ertzeko gau-klub hortera baten eran. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.
Gu mahaira jarri eta bortz minutura itzali zuten musika horterak eta bi zerbitzarien begirada berantetsiek borobiltzen zuten desastrearen antzeztokia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.
Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.