Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
horoskopo iz etorkizunaren iragarpena, argizagien egongunean eta zodiako ikurretan oinarritua.
Alaba ezkontzeko adinera heldu zenean, aitak luzaroan aztertu zuen haren horoskopoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.
Eduardo hori ez al zen Girolamo Cardanok horoskopoa egin zion bera? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.
Sud Ouest-eko horoskopoa irakurriz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Horoskopoa eta karta astrala ditut alde. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 211. orr.
Horoskopo txinatarraren arabera / ni katu bat naiz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 72. orr.
Igarleak, horoskopo egileak, soziologoak, historilariak... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.