Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hornitzaile izond/iz hornitzen duena

Arrazoia SAS enpresa hornitzaileak hasitako lau eguneko greba da.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Astrononomiaren tresna hutsa zen trigonometria, zerua ezagutzeko, izarren kokalekua jakiteko eta planeten mugimendua atzemateko behar ziren kalkuluen hornitzaile arrunta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Hornitzailea W. zen, aleman industria handi eta errespetagarri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Autogintzako hornitzailea da, kautxozko piezak egiten ditu eta, guztira, 134 gizon eta emakumek egiten dute lan Oiartzungo faktorian.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Lantegia Volkswagenen hornitzailea denez, [...].  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Hornitzaileak multinazionalak eskatzen dion produkzioaren arabera produzitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

• 2 iz hornitzen duen pertsona

Hornitzailea Flamingo izeneko hotel batera joaten dun.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 185. orr.

Poliki-poliki Thomasek bere suhia Enperadorearen hornitzaile izendatzea lortu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Truke haietatik sortu ziren printzeen hornitzaileen eta bankarien aberastasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

'Basque-red.net' web orria zentsuratu du Interneteko hornitzaileak Kanadan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Hornitzaile pribatuen esku utzi nahi du prezioa finkatzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Saint-Denis kalean, hornitzaileei, dendariei, okinei, harakinei buruzko esamesak etengabeak ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Autoarekin joan nintzen Donostiako eta Errenteriako zenbait zulotara, bila nenbilena lortuko zidan hornitzaile bat non topatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Merkantzia ustela hornitzaileari itzultzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

ETNek bertikalki integraturik izaten dituzte hornitzaile eta bezero sareak, ohiko merkataritza harremana baino sendoagoa eta egonkorragoa den loturetan oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaurdanik, Iparraldeko enpresa txikiek argindar hornitzailea aukeratuko dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

Munduko energia hornitzaile handiena izatea dauka helburu [Gazpromek].  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Bezero eta baliabide hornitzaileekin izaten diren harremanen aldaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak HPEE ordezkatu zuten funts-hornitzaile gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Euskal taldeak jokalari hornitzaileak izan dira beti.  Berria - Kirola   2004-01-25

Ogi-bihia aspalditik aipatua da, janari hornitzaile premiatsuena da.  Herria   2003-01-28

Horregatik izan zen Egipto papiro-hornitzaile bakarra greziar mundu osoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus