Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Janztea estaltzea da, eta hornitzea ere bai. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.
Orain eraikina ongi hornitzea da kontua. Berria - Euskal Herria 2006-04-25
Ongi hornituriko mahaian. Elizen arteko biblia Si 31,12
Ongi hornitutako arrautza parea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 20. orr.
Ongi horniturik gindoazen, janaria ugari generaman, bai guretzat eta bai zaldientzat; armak ere ez gutxi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 124. orr.
Ondo hornitutako etxeak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.
Ongizatearen gizarteko hipermerkatu oparo hornituriko guztietan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Gelak, esate baterako, edo laborategiak eta liburutegiak, ez daudela behar bezain ongi hornituak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 38. orr.
Gudaroste berriak, hobeto hornituak eta ugariagoak, eta garestiagoak beraz, finantzatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Laboratorioa modernoa, ongi hornitua, zabala zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 150. orr.
Hobe luke arrantzale-kanabera ondo hornitu bat erostea senarrari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.
Ederki hornitu omen zituen jantzi eta bizitzeko behar zituzten gainerako guztiez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.
Janari apal baina gozoz hornituriko mahaia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.
Oilaskoz hornituriko ogitartekoak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.
Whiskya, sodaz eta izotzaz hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.
Parpailez jositako soineko luzeak eta dominaz hornitutako uniformeak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.
Lady Godiva, ile-mataza bikain batez hornitua... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Sabaiak armiarma-lanparaz hornituak zituzten areto gorri, urdin, berdeak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.
Mandik masa palekada batez hornitu zuen llana, bankuaren gainaldea raseatu zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.
Sei zutabe goitik beheiti, argazkiz ongi hornituak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Datuz hornituxeagoa, beharbada, hirea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 153. orr.
Dokumentazio aberatsez hornitutako liburuxkatik. Berria - Kultura 2004-10-29
Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak. Elizen arteko biblia 1 Kro 12,25
Gotor ditzagun hiri hauek, harresiz, dorrez, atez eta morroiloz hornituz. Elizen arteko biblia 2 Kro 14,6
Kreatzaileak zenbait eskubide kenezinez hornitu dituela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.
Ontziolak lan zamaz hornitzeko plana. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Gero, zorrak ordaindu behar ziren, dirutan ez bazen, bai lanpostu diruz poliki hornituetan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 50. orr.
Jakingarriz hornituak itzuli ziren aitatxik igorri lau berri-biltzaileak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.
Hitz jakintsuz hornitu zuen Jaunak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Jainkoaren dohainez hornitua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.
Beste nazioen ondasunez gozatuko zarete, haien aberastasunez hornituko. Elizen arteko biblia Is 61,6
Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen. Elizen arteko biblia Ez 27,33
Edateko ura Lyonnaise enpresa pribatuak hornitzen du. Herria 2005-08-11
Auzo oso bateko fruta saltzaileak hornitzeko adina merkantzia garraiatzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Eman diezaiogula guk munduari etsenplu ona eta munduak horni gaitzala gure beharraldietan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.
-Utz hori Jainkoaren esku, seme; hark hornituko gaitu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.
Gela garbi-garbi bat, haritz argiz egindako arasa batek, mahai batek eta zumezko jarleku batzuek hornitzen zutena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Ur hori ureztatzeko, herritarrek eta industriak hornitzeko, aisialdirako eta energia sortzeko baliatuko dela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 196. orr.
Sukaldea hornitzen ere ez zuen xuhur jokatu nahi izan; aratxeak, zerrikumeak, bildotsak, oilaskoak, izokinak, barazkiak, arnoa... denek zeharkatu zuten gazteluko atea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.
Emakumeak, burruntzalia eskuan, zopa botatzen zuen katilu hori batzuetan, eta ogi xerra mehe bana hornitzen zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Atzetik gizon armatu eta hornituen karabana zetorren hautsak inguraturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.
ardoz hornitu (4); armaz hornitua (3); bularrekoa hornitzeko (3); hornitutako etxe (4); hornitzeko kontratua (3); janariz hornitu (4); landarez hornitutako horma (3); oharrez hornituak (3); ondo hornitu (6); ondo hornitua (5); ondo horniturik (5); ondo hornituta (11); ondo hornitutako (7); ongi hornitua (17); ongi hornituak (17); ongi horniturik (6); ongi hornituriko mahaian (3); ongi hornituta (5); urez hornitzen (6); zamaz hornitzeko (4); zuriz hornituak (3)