Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
horni 1 iz hornitzea; zerbait edo norbait hornitzeko gauza multzoa. ik hornidura.
Ontziko marinelek ezin diote arraunketari ekin, goseak baitaude, aspaldi ahitu zaizkie-eta zer jana, zer edana, ontziko horni guztiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Oxigeno-horni handia behar dute haien papar eta hegoetako muskuluek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
Hartara, energia-horni bat sortzen da usaimen-nerbioa estimulatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 142. orr.