Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen. Elizen arteko biblia Jb 37,10
Mugaide galdu berriaren sensazio beroak, hormatzen zihoazkion zango-besoak epeldu zizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.
Izozte gogorrak direnean [...] ezin da lanik egin, ze zulatu orduko berriro hormatzen hasten baita leia, eta bestela ere eskuentzat gogorregia duk. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.
Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Elurrez estalia edo izotzak hormatua zen lurrean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 38. orr.
Jainkoak putz egin eta izotza eratzen da, ur-azala hormatzen. Elizen arteko biblia Jb 37,10
Alabaina hurkoaren gogoa betikoz hormatzeko ahalmenaz hornitua duk irriño izugarri hori. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 62. orr.
Eurolandean derrigorrez sartzeko, jendeen erosi ahalak hormatu zituzten gobernariek. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 104. orr.
Gotaineko bazter galdu hartan denboraren isuria zinez hormatu bailitzan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Soakoa pantailan hormatzera utzi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 212. orr.
Gogo txarrez ateratzen ziren haize hormatura. Elgarri loturik, elur hormatuz estali bideari harat abiatzen gara. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 67. orr.
Ipar poloko izotz hormatuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.
Otsaileko gau hormatuan, artilezko manta batek estaltzen zion, burutik beheiti, gorputza. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.
Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 123. orr.
Macadam hormatuaren gainean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 208. orr.
Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.
Zaintzalea, hesiaren beste aldean, tente potente, hormatua iduri. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.
Mihiseak odolez gorri zirela ohartu eta begi hormatuak Bittorrenetan bermatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
Gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.
Isabel Sanjoseren irriño erreak hormatu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Zorigaitz itsu baten itzal hormatuak bazter guziak estaliak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.
Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.
Goizeko eguzki hormatuaren argitan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.
Eussako elizako Mort Pour La Patrie marmolezko zerrendategi hormatuan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.
Edo agian ezingo du hautsi bere hitzen isiltasun hormatua. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.