Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuhaitzen hostoak horixkatu eta ximeltzen hasten direnean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 305. orr.
Elur giroak horixkatutako uretan begiratzen zuen gero, eta han islaturik ikusten zituen marinelen etxe txikietako leiho gorribizi, berde eta marroiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Ama birjina horixkatu baten gisara. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 96. orr.
Armairu ilara batzuk baziren, idazkitxo horixkatu eta arratoiek eta pipiak janez leporaino. Noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.
Argitasun horixkatu batek hartu zuen dardarka zerua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.