Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
horitasun iz horia denaren nolakotasuna.
Olio-lanparak eragindako horitasun hartan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.
Gasaren horitasunaren pean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Ile-adatsaren horitasuna, ikusi baino gehiago, asmatu egingo omen zuen ikusleak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Hatzetan ageri zuen nikotinaren horitasunak ematen zion aire zaharkitu hura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.
Ilargiaren borobilaren horitasun bizi-bizia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.
Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.