Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adatsa horaila, begi handiak eta gorri biziz margotutako ezpain mamitsuak zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.
Aurpegira erortzen zaion adats horail leuna. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 251. orr.
Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.
Gaztaina kolorearen eta horailaren artean zalantzan diren ile-adats motel horietako bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Ile horaileko mutil bat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.
Nork aipatzen du Alkibiada? non dago? bilo horailekilako ene maitetto polita. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 147. orr.
Aurpegia zintzilikaria zuen, ardo-kolore ilunekoa, eta horailak bekainak eta bibotea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.
Eta ez-dakit-zer esan nion uluka gazte kalpar-horail izerditu hari. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.
Annie Parmentier, esan dudanez, emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.
Hazel Morse emakume ilehori bikaina zen, gizaseme askori mihia klaskarazten dioten horietakoa, eta "horail" hitza esanez bat burua maltzurki astinarazten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Berrogei urteko emakume horail puska zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.
Nerabe horail batek. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.
Bere talaiatik ile luzeko buru horail bat nabaritu zuen jendetzaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Gazteak ur gezatako arraina saltzen zuen eta Murilloren ama birjina baten antza zuen, horail-horaila, bere zamo eta aingiren artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
-Zu, bai, horail liluragarria, zu! -esan ohi zion-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Zetazko atorra horailaren papoko sakelatik Visa txartela atereaz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 119. orr.
Ostatuan, argi gorriak, eta urdinak, eta horailak, denak josteta ari zitunan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.
Argi horail batek, kristaletik isuririk, orbanak hedatzen zituen oihaletan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.
Azal horaileko gizon ile argi bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.
Leiho bat plazara irekitzen zitzaion eta gainerakoak Bonneval edo Courville alderako ogidi horailetara. Berria - Kultura 2004-08-21
Halaber ilargiak, gero eta horailago, urrezko txanpon bat dirudiela. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 33. orr.
Igeldoko harri hareatsuez eraikitako etxeen horaila ilunabarrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Nekazari gazte ile-horail bat zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen . Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.
Ile-horaila da, kolore horail arin batekoa, eta baditu ileetan ñabardura azaldu ezinezko batzuk. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.
emakume horail (3); horail bat (6); horail eta (4); horaila da (3); horaila da (3); ile horail (5); ile horaila (5); ile horaila (5)