Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
honetaratu, honetara(tu), honetaratzen da ad honetara etorri.
Kristinarekin ere honetaratzen ote zen, horra egiazki galdegin nahi niona. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
· Are, txosten hau, premia zela-ta, oraintxe bertan idaztera honetaratua, ez dut egiterik izan, nire hasierako asmoa zen bezala, hango herri-literaturaren azterketa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 139. orr.
Jaulirren erdiak lizentziatuak dira eta langabeziak dauzka honetaratuak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 231. orr.