Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sinetsidazue, hau, honelaxe, egunkari honexetan argitaratu zen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 69. orr.
-Tira, honelaxe, zaudeten bezala, udaletxeko dorrea atzean... -Leica goratu eta argazki bat atera zion bikote harrituari-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.
Honelaxe eman zituen hiru egunok. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 164. orr.
Honelaxe hasi zen dena, eta honelaxe abiatu nintzen, horretan batere ahalegindu gabe, nire jatorria baino zerbait gehiago irakatsiko zidan bidean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 15. orr.
Honelaxe joan beharko nuke lotsatu gabe mundu osoan zehar, nire Jaunaren nekaldiagatik negarrez eta intzirika. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.
Kontua honelaxe dago: nagusiak zorra ordaintzeko bi hilabeteko epea ematen dizu; bestela... tribunaletara joko du. Zaharrei buruz honelaxe dio: "Ezinduak daudenean ere, gurasoak, irakasleak eta senide zaharrak ongi har itzazu". Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 170. orr.
Indira Gandhik Pakistaneko Yahyà Kan agintariari honelaxe esan omen zion: [...]. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 12. orr.
Hori bera idatzia dut zehazkiago honelaxe: nahiz egia den botere hau aitzinekoen eranskina dela, erran dezakegu, halere, Jesus Jaunak ezarri legea dela, gehigarri gisa bederen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 127. orr.
Honelaxeko galde zentzugabeak eginez segitzen dute antsika. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.
eta honelaxe (19); honelaxe dio (9); honelaxe esan (12)