Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kantabriako ontzi bat hondoratu da bost arrantzalerekin, Bizkaian. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Titanic hondoratu zenean, zenbat hil ote ziren, horra zertara ekarri gaituen jardunak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.
Hiru aldiz hondoratu zen ninderaman itsasontzia. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,25
Itsasoratzen diren ontzien %40 hondoratzen dira. Berria - Harian 2006-04-04
Bai eta txanelak ere, gainez kargaturik, hondoratzeko zorian, uretan kareleraino sartuak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Ontzi bat hondoratu da! Berria - Mundua 2006-02-04
Lurrunontzia hondoratzekotan zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.
Mende erdi lehenago Puerto de la Plata bistan zuela hondoraturiko barkuaren galdez ibili zen Phips urbazter guztietan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
Jaunak itsasoan hondoratu ditu faraoiaren gurdi eta gudarostea. Elizen arteko biblia Ir 15,4
Itsaso Baltikoan hondoratutako eskuizkribuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 418. orr.
· Rietiko aintziran ere, gizon-emakume talde bat antzeko arriskuan zegoela [...] ur handietan hondoratzeko arriskutik salbatu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.
Uretan hondoratzetik libratuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.
Brigantin eta galera mordoa hondoratu eta arpilatu zituzten, Brasilgo tabakoz eta azukrez zamatuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.
Horrelaxe maite dut ginebra, txarra eta hutsa, zintzurretik beheiti hondoratzean metal gorituaren mina uzten duena aho-sabaian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Oroitzapena txanpon bat bezala hondoratu zitzaidan oroimenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Hankak elurretan hondoratzen ziren eta heriozko isiltasuna sumatzen zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Gizonaren bizkarrean hondoratu nuen aiztoa. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.
Lisak bururdian hondoratua zuen burua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.
Lepoa sorbaldetan erdi hondoratu eta ahal nituen indar guztiak bildurik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Mutil gazte zurbila patxadaz hondoratu zen besaulki baxuan lasai-lasai. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.
Eskuak poltsikoetan hondoratu eta elizara sartu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.
Begiak betzulo sakonetan hondoratu eta betazal berde hanpatuen tolesetan galdu zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.
Nire uzkian hondoratu ahala, intzirika hasi nintzen, atseginez eta beldurrez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.
Aurreko gurpilak zeuzkan bihurrituta, hondarretan hondoratua zelako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Interfonoko botoiari sakatzen dio, eta halako indarrez gainera, ezen botoia hondoratuta geratzen baita. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 159. orr.
Eta ostera hondoratu zen bere maindireen hilobiaren erdian. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.
Eguzkia hondoratua zen jadanik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.
Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik. Elizen arteko biblia Jr 51,64
Loan hondoratu baino lehentxeago. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.
Sakon-sakon hondoratzen da gaizkian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.
Ezerezaren amildegian hondoratu beharko bailuke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.
Zientzia hau ekidin nahi izan genion gutxiespenean hondoratu zen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.
Denbora laburrean, merkatuaren egonezinak hondoratu egin zituen Amsterdameko [...] diamante-lantegi txikiak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.
Ezkontzak ez dira horren laster hondoratzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.
Grina moduko zerbait zen hura, botere edo kontrol joko arriskutsu bat, gutxika hondoratzen ninduena. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 36. orr.
Hori pentsatzen ari zela, Egutxi tristuraz betetako bakartasunean hondoratu zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.
Sormen-krisi latz batean hondoratu zen berriro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.
Eromen sakon batean hondoratu zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.
Hondoratzen ari zen Erromatar Inperioaren eta igotzen ari zen Kristau Elizaren arteko eztabaida honek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.
Eta haren aho erdi-irekiari lokarri batek eusten zion, eta haren begi hondoratuek ez zioten gehiago argiari behatzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.
Menditarrak begiak hondoratuak zituen, argirik eta distirarik gabeak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.
Berme osoa dut ezin hondoratuzkoa dela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.
aulkian hondoratu (4); bat hondoratu (29); bat hondoratu da (8); bat hondoratu eta (4); bat hondoratu zen (8); batean hondoratu (9); batean hondoratu zen (4); batek hondoratu (3); burua hondoratu (4); ere hondoratu (3); eta hondoratu (8); gabe hondoratu (3); gorrian hondoratu (3); hartan hondoratu (4)
hondoratu aurretik (3); hondoratu baino (3); hondoratu baitzen (3); hondoratu behar (3); hondoratu da (18); hondoratu du (5); hondoratu egin (24); hondoratu egin zen (9); hondoratu egingo (9); hondoratu egingo dela (3); hondoratu egiten (9); hondoratu egiten da (5); hondoratu eta (27); hondoratu gabe (6); hondoratu izana (3); hondoratu nahi (12); hondoratu nuen (3); hondoratu ondoren (3); hondoratu ostean (3); hondoratu zen (74); hondoratu zen atzo (3); hondoratu zen ontzia (5); hondoratu zenean (4); hondoratu ziren (12); hondoratu zituen (5); hondoratu zuen (19)
itsaso gorrian hondoratu (3); itsasoan hondoratu (6); itsasontzi bat hondoratu (9); itsasontzia hondoratu (5); itsasontzia hondoratu zen (3); ontzi bat hondoratu (10); ontzi hondoratu (3); ontzia hondoratu (12); petroliontzi bat hondoratu (3); prestige hondoratu (4); prestige ontzia hondoratu (3)
betiko hondoratuko (3); gero eta hondoratuago (3); hondoratua zen (4); hondoratuak eta (3); hondoratuak zituen (3); hondoratuko da (4); hondoratuko ez (10); hondoratuko ez bada (6); zibilak hondoratuko (3)
bat hondoratuta (10); eta hondoratuta (3); hondoratuta dagoen (7); hondoratuta dagoen diana (6); hondoratutako ontziaren (4); ontzi bat hondoratuta (6); ontzia hondoratuta (4); transbordadore bat hondoratuta (3)
ez hondoratzeko (3); hondoratzeko arriskuan (6); hondoratzeko zorian (9); ontzia hondoratzea (3)
eta hondoratzen (4); gehiago hondoratzen (5); hondoratzen ari (23); hondoratzen ari da (6); hondoratzen ari zela (5); hondoratzen ari zen (6); hondoratzen da (8); hondoratzen dira (9); hondoratzen diren (3); hondoratzen du (5); hondoratzen ez (3); hondoratzen hasi (3); hondoratzen utzi (3); hondoratzen zen (7); hondoratzen ziren (7); itsasoan hondoratzen (4); lurrean hondoratzen (3); ontzia hondoratzen (7)