Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaldunaren hobiaren ondoan beste hobi bat hondeatu zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 391. orr.
Bi palestinarrak hiru pisuko etxe baten barrualdean zeuden hondeatzeko makina batek etxea irauli zuenean. ik hondeamakina. Berria - Mundua 2004-11-26
Hondeatzeko makinek ehun etxe erabat bota eta beste 50 hondatu dituzte. Berria - Mundua 2004-05-16
Hondeatzeko erabiltzen diren dortokak [...] goian esandakoaren araberakoak izaten dira hauek ere, baina aurrealdea triangelu baten angeluen itxurakoa izaten dute, hain zuzen ere harresietatik geziak botatzen zaizkienean, jaurtikiek ez dezaten aurrealde zapalean jo, baizik eta alboetara irristatuz, barruan lanean diharduten hondeatzaileak babestuta eta arriskurik gabe lan egiteko moduan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.
Herritarren obedientzia ezabatu eta Estatuaren sendotasuna hondeatu nahi dituztenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.
Berez, San Lazaro gurutzea da, baina XVI. mendeaz geroztik "Cruz de los Azadones" izenarekin da ezaguna, aitzur luzeen edo hondea aitzurren gurutzea, alegia. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.