Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondea-makina horiak puzkerka dihardu, lurra zulatu eta zulatu sagarrondoen gerizpean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 112. orr.
Hondeamakinek espetxearen inguruko harresia bota zuten. Berria - Mundua 2006-03-15
Jerusalem iparraldean hesia erakitzeko lanetan ari ziren hondeamakinak blokatzen saiatu ziren manifestariak. Berria - Mundua 2004-02-27
Itoitzen bezala, lekukorik gabe bota zuten hondeamakinek Artozki. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 131. orr.
Hondeamakinek suntsitu dituzte, betiko, etxe horiek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 145. orr.
Egun berean, Itoitzen lanean ari zen hondeamakina geldiarazi zuen Longidako alkateak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 34. orr.
Gaztetxea hustu gabe hasi ziren hondeamakinekin lanean. Berria - Euskal Herria 2004-08-17
Garabiak eta hondeamakinak goizean goiz hasi dira mugitzen, behelaino artean, animalia prehistorikoen moduan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 109. orr.
eta hondeamakina (3); hondeamakina batek (3); hondeamakina eta (3); ziren hondeamakinak (3)