Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkerreko mandaren gainean alboz hondarturik bata, eskuineko mandan zeutsola bestea; elkarren ispilu modura etzanda zeudela esan zitekeen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.
Abenduaren 2an Granma Ekialdeko hondartzetan hondartu zen, eta Batistaren soldaduek sekulako txikizioa egin zuten gerrillarien artean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.
Marea gora zenez, laster batean hantxe hondarturik lotuko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.
Ekainean 16 balea hondartu ziren (bederatzi hilik) Bahametan, AEBetako Armadak sonarrak erabili ondoren. Berria - Gaiak 2004-11-03
Lagunak txanela arrantzaleen auzuneko hareatzara zuzendu zuen, eta han hondartu. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 312. orr.
-Ontzia hondartu eta ohol batzuk berriztatu, halaxe egin beharko zenukete. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 264. orr.
Zure bular ozeaniko horien plaian hondartu nahi nuke... «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.