Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hondarpe 1 iz hondar azpia.
Alde batera eta bestera begiratu eta inor ez zegoela ikusirik, egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen. Elizen arteko biblia Ir 2,12
2 barra, ibai baten bokalean-edo gertatzen den hondar pilatzea.
Itsaso horretan urkorronte arriskutsuak daude, eta hondarpeak, eta azken gerretako minak... Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
3 irud
Badira hondar batzuk (hondarpe horietako batean jaioa naiz ni), badira galera eta garbiketaren ondotik gelditu diren euskarakin batzuk han-hemenka, baina hortik gora deus gutxi: euskararen izeneko eta euskara izan nahiko zarata nahasi batzuk, kontzientzia, eginbehar eta ideien deslekuaren axalenetik ezinka jaiotzen direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.