Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errealitatea zulo hondargabe bat bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.
Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon hartarik ez baitut deus ere oroitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.
Zeru hondargabe garbiari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.
Denbora hondargabearen igarotzeak guztiongan uzten duen haztaren seinale. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.
Haragiaren lokarrietatik aske eta jainkozko argi hondargabean murgilduta, Jaunarengan lokartu zen gizon dohatsu hura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.