Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Publikoa homogeneoa denean, bertsotan egitea errazago duk, alde batetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.
Saio horietako entzuleek, beraz, aski entzuleria homogeneoa osatzen dute. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Ohiko produktuak geroz eta estandarrago, homogeneoago, uniformeago izango ditugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Zail da aurkitzen hizkuntza komunitate homogeneorik, Euskal Herriko leku askotan behintzat. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 169. orr.
Homogeneoa da euskara zuberotarra, batasun handikoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 251. orr.
Lodiera homogeneoko geruza baten gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Ez dugu datu homogeneoak ematerik izan, iturriak desberdinak direlako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.
Argi homogeneoak, ertzik gabeak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.
Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
Baliteke, globalizazioaren eta kontsumo gizartearen ondorioz, balioak eta nahiak ere, lehen baino homogeneoagoak izatea. Berria - Gaiak 2004-03-24
Olio zein ozpin gutxiago baliaturik, entsaladak homogeneo lurrunduko dira orain lorategian baizik baliatzen ez diren berariazko garastailu soilez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.